lunes, 8 de abril de 2013

Igartza eta Dolarea


Igartzaren historia
Igartza gaztelu bihurtu aurretik, dorre bat izan zen, beraz, Erdi Aroan zuen funtzioa militarra zen. Gure arbasoek Igartza oso leku estrategikotzat zuten. Adibidez, 1340an idatzia izan zen dokumentu baten arabera Igartza oso leku esanguratsua zen Gipuzkoan zehar orientatzeko. Igartza beti Lazkanoko jaunarena izan zen, baina hala ere Loiolako Lope Garcia eta Igartzako Juan Lopezek zalantzan jarri zuten Lazkanoko jaunaren agintaldia eta horren ondorioz zenbait gatazka izan zituzten.
Diotenez, Igartzako paretek ezin izan zuten erasoa jasan eta egun hartan hildako ugari egon ziren. 1456ean, Gaztelako erregeak Igartza suntsitu eta berreraikitzea ordenatu zuen, honen ondorioz, garai hartan Igartzaren jabe zen Altzagako Martin Perez gaztelako erreguearekin haserretu eta gerran aritu ziren. Hala ere, 1475ean Igartzaren jabeak bere ikuspuntua aldatu eta Gaztelako erregearekin bakeak egin zituen.
Gainera, Igartza berriz ere martxan jarri zen. Zenbait denbora igaro ostean, XVI. mendean, Igartzako gaztelua berritu zuten eta gaur egun ezagutzen dugun Igartza sortu zuten.




Igartzako burdinolaren bilakaera, sortu zenetik martxan egoteari utzi zion arte:  
XV. mendeko Igartza berpiztea, besteak beste, burdin ekoizpenarekin lotu behar da. Burdinola bezalako tramankulua abian jartzea, Igartzako Jaun/Andereen ahalmen erakustaldia izan zen. Horren bidez, Igartzak, bere gizarte-sarea hedatzea lortu zuen; gainera, burdinaren inguruan zegoen beste merkataritza-sare handiago batean txertatu zen.  
XV. eta XVI. mendeetan zehar, egurra zen nagusi burdinolaren osagaietan, beraz ez zen harritzekoa noizean behin suak dena kiskaltzea. 1782an, erabateko zaharberritzea gauzatu zen burdinolan. Eraikina osoa berritu egin zen, teilatuak barne, baita makineria eta lanabes guztiak, edota ikaztegia bezalako gune laguntzaileak ere. Hobekuntza hori ez zen aski izan lehiakortasuna berreskuratzeko. Batetik, XIX. mendean, gurean gudak nagusi izan zirelako; bestetik, Labe Garaiek burdinolak behin betiko baztertu zituztelako.  XIX. mendearen bukaeran, burdinolaren atalak, biltegi moduan alokatu ziren. 1920. urtean, berriz, gune hartako probetxuzko gai guztiak (zepadiak, egurra,...) birziklatu edota saldu egin ziren.
IGARTZAKO DOLAREA
Igartza kultur harremanen habia izan zen, bidegurutzea izaki, baita diru iturri garrantzitsua ere. Hori dela-eta eman zuen agindua Isabel Lobianok, Igartzako andereak, 1611n aipatutako zubiaren alboan dolare bat eraikitzeko. Ostatua eta jatekoa eman behar zitzaien bertatik pasatzen zirenei, eta helburu horrekin egin zen eraikina. Hain zuzen, dolarea ostatu zerbitzua mantentzen duen bideko bentarik zaharrenetakoa da Euskal Herrian. Gaurko hotela XVII. mendeko dolare zaharberritua da.





IGARTZAK ETA DOLAREAK EDUKI DUTEN INPAKTUA IBAIAN 
Igartzako jauregia betidanik jauregia soilik izan zen. Horretaraok sortu baitzen, jauntxoen bidaietan geldialditxobat egin eta erlaxatu ahal izateko. Beraz, ez zuen inpaktu handirik izan ibaian, bertara hondakinak bota eta ibaiko ura hartzeko soilik erabiltzen baitzuten.

Hala ere, Igartzako burdinola garatu zenean, ibaitik ura hartzen zuten burdina hoztu ahal izateko eta ondoren hozteko, ur beroa ondoren ibaira bueltatuko zuten, beraz honek uraren tenperatura igoko zuen eta faunan eragin.
Dolarearen erabilpen garrantzitsuena sagardoa egitea izan zenez, ez zuen eragin handirik eragingo ibaian edo/eta bertako habitatean.

IGARTZAREN ATALAK AZTERTZEN

Igartzako jauregiaren eraikina erdiko patio baten inguruan dago eraikia, Euskal Herrian egurrez egindako jauregirik handiena da, egur horrexen ematen dio nortasuna.


Bertan, ermita txiki bat  ere bada, izan ere Belengo Andre Mari izandatu zuten etxearen babesle Igartzako jaun eta andereek.







Dolarea. Ostatu zerbitzua mantentzen duen bideko bentarik zaharrenetarikoa da Euskal Herrian.







Errotan berriz, hiru eraikin dira kontuan hartu beharrekoak:
Errota, errotariaren etxea eta turbina elektrikoa dagoen alboko gela.






Erdiaroaren amaieratik hasi eta XIX. menderarte ekonomia-jarduerarik garrantzitsuena burdinaren ekoizpena izan zen. Inguruko minetatik, Mutilo eta Zeraindik ekartzen zuten minerala bertara lanabesak egiteko.